44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostu hutsen hautaketaren emaitzen aurka.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, C mailako hainbat lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lekualdatze-lehiaketa onesten duen deialdian, María Ainara Unzu Aguirre andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du 2023ko azaroaren 15ean argitaratutako hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostu hutsen hautaketaren emaitzen aurka. Deialdi hori zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 854/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2402788