1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
565/2024 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Langileen Batzordeak proposaturiko ordezkariak izendatzen baitira deialdi honetako kalifikazio-epaimahaian aritzeko: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4064/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 308/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Bidezkoa da Langileen Batzordeak kalifikazio-epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea, kalifikazio-epaimahaian parte har dezaten, Langileen Batzordeak, bere ordezkari gisa, proposatutako kide hauek: Víctor Rubio Martínez jauna, epaimahaikide titular gisa, eta Íñigo Balbás Ruiz, ordezko epaimahaikide gisa.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2402968