1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen barruko oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) lanpostu bat gehienez salbuespenezko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikariaren (arlo juridikoa) lanpostu bat gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, María Milagrosa Goñi Leza andreak gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu du oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka (2023ko azaroaren 28an argitaratuak). Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2685/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, eta 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 7koan.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2402665