44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen barruko oposizioaldiko (test motako azterketa) behin betiko emaitzen aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalaren 3 lanpostu gehienez salbuespenezko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalaren 3 lanpostu gehienez salbuespenezko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian Luis Pérez-Nievas jaunak eta Ainhoa Aquerreta Unzué andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute oposizioaldiko (test motako azterketa) behin betiko emaitzen aurka (2023ko azaroaren 23an argitaratuak). Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2816/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalaren 3 lanpostu gehienez salbuespenezko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2402661