42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2024ko lan-egutegia

Mankomunitateko buruak 1. Ebazpena eman zuen 2024ko otsailaren 7an:

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak ematen didaten eskumena,

Ikusirik ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen bulegoetan 2024an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2024. urteko jaiegun ordainduak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2024. urteko tokiko jaiegunak:

–Uztailaren 22a: herriko jaieguna.

–Irailaren 2, 3, 4 eta 5a: herriko festak.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Hirugarrena.–2 eguneko, 3 orduko eta 40 minutuko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu ordu horiek, behar den baimenarekin.

Laugarrena.–Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da 11:30etik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera.

Bulegoa itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan: Uztailaren 26a, abuztuaren 16a, irailaren 6a, abenduaren 2a.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta, ediktu bidez, Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko Batzarrari, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Ablitasen, 2024ko otsailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Maite Melero Pellicer.

Iragarkiaren kodea: L2402548