42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Erronkariko Ibaxaren Batzordearen 2024ko otsailaren 5eko bilkuran, honako hauei jarraikiz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko lanaldia ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat), eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 250/2023 Ebazpena (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko asteguneko jaiak),

ERABAKI DA:

1.–Erronkariko Ibaxaren Batzordean izanen diren jaiegunen lan-egutegia onestea 2024rako. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 12a, 13a, 14a eta 16a, Erronkariko festak.*

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Azaroaren 29a: San Saturnino.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: San Esteban.*

2.–Onestea 2024. urteko lanaldiaren banaketa Erronkariko Ibaxaren Batzordearen zerbitzuko langileentzat. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira: Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia. Lan-ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, 2024ko uztailaren 26a eta urriaren 11.

3.–Egun baliogabe deklaratzea, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, orok jakin dezan.

Erronkarin, 2024ko otsailaren 9an.–Batzordeko burua, José Javier Echandi Sarriés.

(*) Herriko festetako egunak izanen dira Erronkarikoak, eta herriko jaieguna, San Esteban, abenduaren 26a. Batzordeak lanean jardunen du Erronkariko festetako egunean. Antolaketa-premiak direla-eta, herriko festetako egun horietan lan egiten duten langileek konpentsazioa izanen dute: egun bat lan egindako egun bakoitzeko. Batzordeak ez du lanean jardunen San Esteban egunean.

Iragarkiaren kodea: L2402455