42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Karga-tasak eta egutegi fiskala 2024rako

Zabaltzako Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, 2024rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko aldia iragan denez, bada, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal indizea: 1.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Karga-tasa bakarra: %10.

Hona hemen 2024ko zerga-egutegia:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: maiatzean.

2. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gainekoa): abendua.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.

Arraitzan (Zabaltza), 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, María Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2402449