42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, Eraikingintza ordenantzaren 38. artikuluan. Behin betiko onespena. Gehieneko solairu kopurua

Deierriko Udalak, 2023ko urriaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Udal Planeko Eraikingintza ordenantzaren 38. artikulua, zeina argitaratu baitzen 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an.

Jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa nahiz oharrik; hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da Udal Plan Orokorreko Eraikingintza ordenantzaren 38. artikuluaren aldaketa.

Aldaketa horretan sartzen den hirigintzako araudia argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2024ko otsailaren 12an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403004