42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aritzaletako hondakin-uren araztegia

Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

Sustatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Jarduera: Aritzaletako hondakin-uren araztegia.

Tokia: 29. poligonoko 264. eta 265. lurzatiak.

Deierrin, 2024ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2402447