42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2024rako karga-tasak

Burgiko Udalak, azaroaren 10ean egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hauek hartu zituen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea): ZERGAK

1.–Bere horretan uztea lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,28.

2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %2,90.

3.–Onestea aplikatzekoak diren ehunekoak, zehazteko zer zerga-oinarri izanen diren hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko; hain zuzen, honako hauek:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,38

20 urte edo hortik gora

0,16

19 urte

0,10

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,08

15 urte

0,20

14 urte

0,20

13 urte

0,25

12 urte

0,32

11 urte

0,37

10 urte

0,50

9 urte

0,54

8 urte

0,48

7 urte

0,42

6 urte

0,36

5 urte

0,30

4 urte

0,32

3 urte

0,30

2 urte

0,20

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

4.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erabaki hau 2024ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

c) Orobat, baliatu daitezke ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen III. liburuko II. tituluan aurreikusitako aukerak.

Administrazio Publikoek jarri dezakete administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta zuzenean zuzenduko diote Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, hain zuzen ere uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan (jurisdikzio hori arautzen duen legea), bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko da, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Bidankozen, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2402355