42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Ordenantza, zirkulazioa eta trafikoa arautzen dituena. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2024ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Urdiainen zirkulazioa eta trafikoa arautzeko udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urdiainen, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2402489