42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketak Udal Plan Orokorrean (gorde beharreko eta balio kulturala duen lurzoru urbanizaezina). Behin betiko onespena

2023ko irailaren 21eko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen Udal Plan Orokorrean egiturazko aldaketa bat egiteko proiektua, Red Eléctrica Española enpresak sustatu duena (3/2023 espedientea).

Behin betiko onetsita geldituko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko egoitza elektronikoan [https://unzue.sedelectronica.es/info.0] argitaratu eta biharamunean, bat etorriz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Era berean, dokumentuaren ale bat bidaliko zaio lurralde-antolamenduan eta hirigintzan eskuduna den departamentuari, behin betiko onespena eman eta hurrengo hamar egunean, jarraikiz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari Buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Untzuen, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403005