42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2024ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Torres del Rioko Udalak, 2023ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, 2024rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko aldia iragan denez, bada, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2024ko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,30.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3 indizea, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, urtero zehazten dena martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bat etorriz lege horren 175.2 artikuluarekin.

b) Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %15.

Argitara ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkez daitekeela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Torres del Rion, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2402323