42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako

Alkatearen 2024ko otsailaren 9ko ebazpen baten bidez, 2024. urteari dagokion lan-egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

"Lehena.–2024ko jaiegunen lan-egutegia onestea Sesmako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 27a: Las Nievas, herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aurreko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 26a, 28a, 29a eta 30a, uztailaren 26a eta abenduaren 2a baliodunak izanen dira epeak kontatzeari dagokionez, bulegoak itxita egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2024ko lan egutegian. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 26an, 28an, 29an eta 30ean, uztailaren 26an eta abenduaren 2an.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi bereziren bat dutenei (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.

Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, bat etorriz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiarekin.

Abuztuaren 23an bulegoak 12:00etan itxiko dira, eta abenduaren 24an eta 31n, berriz, 13:00etan.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Sesman, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2402498