42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Erromantzatuko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala, 2024ko ekitaldirako. Erabaki hori argitara eman zen 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira udal zergen ehunekoak eta karga-tasak, tasa eta prezio publikoak, eta egutegi fiskala 2024ko ekitaldirako, eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Erromantzatuan, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

ZUZENEKO ETA ZEHARKAKO ZERGEN TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,25.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10 igota.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Karga-tasa: %8,00.

EDATEKO URAREN HORNIDURAREN ETA BANAKETA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK

A) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik.

A.1.–Etxebizitzetako erabilera: 4,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.2.–Finketako aisiarako, ureztaketarako eta apaindurarako erabilera: 6,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.3.–Industria edo merkataritza erabilera: 8,00 euroko kuota hiruhilekoan.

A.4.–Erabilera konbinatuak: 10,00 euroko kuota hiruhilekoan.

B) Hornidura zerbitzua erabiltzeagatik edo benetan baliatzeagatik:

B.1.–Etxebizitzako erabilera, 0,40 euro euro/m³.

B.2.–Finketako aisiarako, ureztaketarako eta igerilekuetarako erabilerak: 0,50 euro/m³.

B.3.–Industria edo merkataritza erabilera: 0,50 euro/m³.

B.4.–Erabilera konbinatuetarako hornidura: 0,50 euro/m³.

C) Igerilekua betetzeagatik. (Kuota finkoa): 40 euro.

D) Hornidurarako hargunea jartzeagatik. (Kuota finkoa, behin bakarrik ordaintzekoa): 150 euro.

TASAK, USUNGO APARKALEKUAN APARKATZEAGATIK, ARBAIUNGO ARROILERA JOATEKO

–Motozikletak: 2 euro eguneko.

–Autoak: 3 euro eguneko.

–Autokarabanak: 5 euro eguneko.

2024KO ZERGA-EGUTEGIA

–Zirkulazioaren gaineko zerga: martxoa.

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Lehen seihilekoa: ekaina.
  • Bigarren seihilekoa: abendua.

–Herri-lurrak eta ondareak: abendua.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urria.

–Uraren tasa:

  • Lehen hiruhilekoa: martxoa.
  • Bigarren hiruhilekoa: ekaina.
  • Hirugarren hiruhilekoa: iraila.
  • Laugarren hiruhilekoa: abendua.

Iragarkiaren kodea: L2402372