42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Ikuztegia

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko urtarrilaren 11n:

RUV 11-ENE-24 (46/UV).

«Ikusirik LIO / 2023 / 2756 espedientea, Miguel Larraburu Sorozabalek sustatua, Javier María Doria Bajo ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal bat ikuztegirako egokitzea, Iturralde y Suit kaleko 15ean, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Lokalean instalatutako potentzia mekanikoak gehienez 30 ZP-koa izan beharko du, Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen udal ordenantzak 6. artikuluko 5. puntuan ezartzen duenari jarraituz.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 2 hilabetekoa obrak bukatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, lizentzia eskatu beharko da aldez aurretik; lizentzia iraungiko da baldin eta epe horietan ez badira obrak hasi edo amaitu.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko duzu irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2402494