42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. Taberna

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko abenduaren 26an:

RUV 26-DIC-23 (16/UV).

«Ikusirik LIO/2023/861 espedientea, El Corte Inglés SAk sustatutakoa, zeinean eskatzen baitu jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia, lokal bat gaitzeko, taberna paratzeko merkataritza-gunean (Lizarra kalea 9, behea), eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Esku-hartzea sotoko solairuan eginen da, eta han, gehienez, 111 lagunentzako tokia dago: 21 tabernan eta 90 saltokian.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 2 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Urdaitegiko produktuak eta gaztak saltzeko eremuan, eduki beharko da eskuak garbitzeko konketa bat, ur hotza eta beroa daukana, bai eta pedal bidezko eragintza-txorrota edo eskuzkoa ez den beste sistema bat (ukondoarekin eragiteko txorrotak ez dira onartuko). Orobat, edukiko ditu erabilera higienikorako osagarriak (Elikagaien higieneari buruzko Iruñeko ordenantzaren 9.5 artikulua).

Tabernei dagokien ordutegia izanen du, jarraikiz ezarrita dagoenari 201/2002 Foru Dekretuan.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2402493