42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia ematea. 14 apartamentu turistiko, gimnasioarekin

Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategia, Hirigintza, Etxebizitza eta Agenda 2030eko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2024ko urtarrilaren 31n:

REV 31-ENE-24 (12/EV).

«Iñigo Ondarra Uriartek, Iñadela SLren izenean, obrak eta jarduera sailkatua egiteko lizentziak eskatzeko espedientea sustatu zuen, Landaben poligonoko L kaleko 7. zenbakian dagoen eraikin batean 14 apartamentu turistiko eta gimnasioa egiteko. Espediente hura eta udal txosten teknikoak ikusita,

EBATZI DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. I., II., eta III. eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen duten puntuetan.

Eraikinak ez ditu 10 metro baino gehiago izanen, horrela ezarrita baitago udal-planean, eta horrela adierazten baita indarreko xehetasun-azterketan.

Baoek, eskailerek, desnibelek edo barandek, erortzeko arriskua badakarte, babestuta egon beharko dute, bat etorriz horretarako xedatuta dagoenarekin Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 75. eta 82. artikuluetan eta DB-SUA-1 agirian. Karelei eta barandei dagokienez, baoek ezin dute izan 12 cm-tik gorakoak, eta zolaren mailako zirrikituek 5 cm-tik beherakoak izan behar dute.

Instalatu eta une oro mantenduko dira proiektuan eta eranskinetan jasotako suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena eginen da DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan, zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SI 1 ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.

Iruñerriko Mankomunitatearen 2023ko urtarrilaren 23ko txostenean (erantsita dago) ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Eraikinaren sarrerako zorua barneko eremu heze kontsideratzen da, eta 2. edo 1. klasekoa izanen da, DB-SUA-1 EKTaren arabera.

Ekipamendu mekanikoek nahiz jarduerak berak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak. Aipatutako araudiaren immisio-mugen barruan mantenduko dira aireko zarata, inpaktu-zarata eta bibrazioak, eta arreta berezia jarriko da jardueraren ondoan dauden etxebizitzetan.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 12 hilabeteko epean.

Lizentzia honek ez du jasotzen zangak egitea bide publikoan.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Garabiaren kakotik zintzilikatuta dagoen karroak ez ditu zeharkatuko orubearen mugak eta obraren babes hesia.

Garabia zerbitzuan jartzeko, Nafarroako Gobernuaren organo eskudunari aurkeztu beharko zaio jasogailuen eta horien mantenuaren erregelamenduaren «MIE-AEM-2» jarraibide tekniko osagarrian agertzen den dokumentazioa, obretarako edo beste aplikazio batzuetarako garabiei dagokiona.

Lizentzia honek ez du eragotziko beharrezkoak izan daitezkeen beste baimen batzuk ematea.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2402490