42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODERIZKO KONTZEJUA

Ordenantzak: Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza, Ur-horniduraren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta Auzolana edo prestazio pertsonala eta garraio-zerbitzua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Oderizko (Larraun) Kontzejuko Batzarrak, 2024ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako ordenantza hauek:

–Ordenantza, Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena.

–Ordenantza fiskala, ur-horniduraren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.

–Ordenantza, auzolana edo prestazio pertsonala eta garraio-zerbitzua arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Oderitzen (Larraun), 2024ko otsailaren 11n.–Kontzejuko burua, Joseba García Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L2402505