42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuaje eta piercing lanak

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Guilherme Joaquím Santana.

Jarduera: tatuaje eta piercing lanak.

Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.

Tokia: aireportuko zeharkalea 6, behea; 2/1271/6/2 katastro-lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2024ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2402806