42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa UE-2.8 exekuzio-unitatean. Araudia

2001eko urriaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Noain Elortzibarko UE-2.8 exekuzio-unitateari zegokion xehetasun-azterketaren behin betiko onespena, zeina Gasti Promociones y Servicios SLk sustatu baitzuen, baina onetsitako hirigintza araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun azterketa (PDF) (*).

(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2402508