42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-7 eta UE-9 unitateetan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko urriaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Reformas y Construcciones Lasa SLk sustatua, eta Ángel Fernández de Piérolak arkitektoak izenpetua. Haren xedea da berriz mugatzea UE-7 eta UE-9 unitateak; hala, exekuzio-unitate berri bat definituko da, eta ezarriko dira horren hirigintza-determinazioak, baita aldatutako bi unitateenak ere.

Dagokion iragarkia argitaratu zen 2023ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2023ko urriaren 16an, eta aurkeztutako alegazioak ebatzirik, Udalbatzak, 2023ko irailaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako hiri-jarduketarako plan berezia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2024ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2402018