42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar Etxeko prezio publikoak 2024rako. Behin betiko onespena

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko 2024rako prezio publikoetan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira 2022rako prezio publikoak, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legearen bidez.

Lesakan, 2024ko otsailaren 8an.–Burua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

1.–PREZIO PUBLIKOAK EGONALDI PRIBATURAKO LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEAN

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

Honako baldintza hauetako bat bete beharko dute, Lesakako Udalak emaniko ziurtagiri baten bidez frogaturik:

–Azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egon izana.

–Nahiz eta ez bete azken 5 urtean Lesakan erroldaturik egoteko baldintza, lehenago 15 urtean erroldaturik egon izana:

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.104,61 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.548,53 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 1.950,05 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.461,32 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Mendekotasunik ez dutenak: 1.455,02 euro hilean.
  • Mendekotasun moderatua dutenak: 1.795,39 euro hilean.
  • Mendekotasun larria dutenak: 2.389,71 euro hilean.
  • Mendekotasun handia dutenak: 2.605,95 euro hilean.

2.–PREZIO PUBLIKOAK EGUNEKO EGONALDI PRIBATURAKO, LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEAN

A.–Lesakan erroldaturik dauden egoiliarrak.

  • Hileko kuota: 913,26 euro hilean.
  • Eguneko kuota: 39,71 euro hilean.
  • Orduko kuota: 4,96 euro hilean.

B.–Lesakan erroldaturik ez dauden egoiliarrak.

  • Hileko kuota: 1.157,52 euro hilean.
  • Eguneko kuota: 50,34 euro hilean.
  • Orduko kuota: 6,33 euro hilean.

Iragarkiaren kodea: L2402474