42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2024ko karga-tasak. Hasierako onespena

Leitza Udalak, 2023ko abenduaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2024rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak.

Leitzan, 2024ko otsailaren 13an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2402608