42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 422. lurzatian. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2024ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen La Masía Blava SLk 2. poligonoko 422. Lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa, helburu duena, batetik, lurzatiaren muga aldatzea, lagapen-eremua birkokatuz, eta bestetik, eraikuntzarako definitutako lerrokadurak, lagapen publikoko azaleraren kokapena eta bide publikoak lurzatiaren mendebaldean duen mugaketa aldatzea.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2024ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2402073