42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Indargabetzea Etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza (23. ordenantza). Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2023ko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Funesko udalerrian etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza (23. ordenantza). Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatu ordenantzaren indargabetzea, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2402357