42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2024rako zerga-tasak

Fontellasko Udalak, 2023ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, onetsi zuen 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen espedientea.

Onespen hori jendaurrean jarri zen Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18a), interes legitimoa dutenek azter zezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,3420.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

ONDAREKO DIRU-SARRERAK

–Ureztapenak: 15,50 euro erreguko.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

–Konpultsa: 3 euro.

–Fotokopia: 0,2 euro.

–A3 fotokopia: 0,4 euro.

–Kolorezko fotokopia: Euro bat.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2 euro.

–Ziurtagiria: 1 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50 euro, betiere gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2023ko apirilaren 1a baino lehen badaude erroldatuak). Zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.

–Nitxoak: 750 euro.

–Ibiak: 80 euro.

–Igerilekuak:

  • Abonuak:
    • Denboraldi osorako banakako abonua: 50 euro.
    • Familiakoak:
      • 2 pertsona : 95 euro.
      • 3 pertsona : 130 euro.
      • 4 pertsona : 160 euro.
      • 5 pertsona : 190 euro.
    • 65 urtetik gorakoen abonuak: 35 euro.
    • 65 urtetik gorako bi pertsonaren abonuak: 60 euro.
    • Hilabeteko abonuak:
      • Orokorra: 35 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 25 euro.
      • 11 urtetik beherakoak (2024ko ekainaren 1a baino lehen 11 urte bete gabe dituena): 20 euro.
  • Sarrerak:
    • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): doan.
    • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak):
      • Egun osoa: 4 euro.
      • Egun erdia (16:00etatik aurrera): 2,5 euro.
    • Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera):
      • Egun osoa: 8 euro.
      • Egun erdia (16:00etatik aurrera): 5 euro.

Abonuen prezioei 5 euro gehitu dakieke, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

–Gimnasioko eta pilotalekuko abonuak:

  • 20 saioko abonuak: 50 euro.
  • Hilabeteko abonua: 35 euro.
  • Eguneroko sarrerak, gimnasiorako eta pilotalekurako: 4 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro orduko.
  • Futbol zelai txikia: 110 euro orduko.
  • Padel pista:
    • 4 euro lagun bakoitzeko.
    • 15 orduko abonua: 45 euro lagun bakoitzeko.
    • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro orduko.

–Kalea obretarako okupatzea: Euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191 euro etxebizitzako; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147 euro etxebizitzako.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak adierazten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: Euro bat metro koadroko eta eguneko.

–Musika Eskola, 2024-2025 ikasturtea:

Matrikula ikasleko, instrumentuan izena eman gabe

30 euro

Matrikula ikasleko, instrumentuan izena emanda

50 euro

Hastapena (45 minutu)

20 euro/hilabetea

Solfeoa bakarrik

25 euro hilean

Instrumentua bakarrik (30 minutu)

30 euro hilean

Instrumentua bakarrik (45 minutu)

35 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (30 minutu)

52 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta instrumentua (45 minutu)

60 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta bi instrumentu (45 minutu eta 45 minutu)

83 euro hilean

Bi instrumentu (30 minutu eta 45 minutu)

65 euro hilean

–Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

  • Oro har: 150 euro orduko.
  • Udal taldeentzat: 50 euro orduko.
  • Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro orduko.
  • Ostatuen terrazak: 6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera.

Fontellasen, 2024ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2402504