42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal ordenantza. Hasierako onespena

Etaiuko Udalak, 2024ko otsailaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Etaiuko udal ordenantza.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Etaiun, 2024ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Jenaro Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L2402717