42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Larreak enkantean

Cintruenigoko Udalak, 2024ko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publiko baterako deialdia egitea, udalerri honetako larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, jarraikiz onetsitako agiri arautzaileei.

Xedea: larreen aprobetxamenduaren enkantea.

Adjudikatzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.

Enkantean parte hartzeko fidantza: zer lotetarako eginen diren posturak, haien hasierako prezioaren %10.

Baldintza agiria interesdunen eskura dago, Udalaren bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Enkantearen tokia eta eguna: Cintruenigoko Herriko Etxean, 2024ko martxoaren 15ean, 9:00etan.

Cintruenigon, 2024ko otsailaren 12an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2402556