42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen duena ehiza-barrutiaren kudeaketa. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2023ko azaroaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: ordenantza, arautzen duena ehiza-barrutiaren kudeaketa.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsita gelditu da aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen duena ehiza-barrutiaren kudeaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cascanten, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

17.1.1.–Kanona, herriko ehiztarien urteko txartelarengatik: 160 euro.

17.2.1.–Herriko ehiztari gazteen artean ehiza sustatzeko asmoz, honako hobari hauek ezartzen dira adinaren arabera:

–14 eta 17 urte arteko herriko ehiztariak: kanonaren %60.

–65 urtetik gorako herriko ehiztariak: kanonaren %60.

17.2.2.–Asoziazionismoa bultzatzeko, zeina aurreikusia baitago 7/1985 Legearen 72. artikuluan (lege horrek arautzen du toki araubidearen oinarriak) eta horrekin bat datozen arauetan, %25eko hobaria ezartzen da, urteko txartelarengatik pagatu beharreko kanonean, herriko ehiztarientzat, baldin badira herri honetan legez eratutako ehiztarien elkarte batekoak.

17.2.3.–Hobari horiek ezin dira metatu, eta soilik aplikatuko da eskatzailearentzat hoberena den hori.

Iragarkiaren kodea: L2402620