42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Akats zuzenketa iragarki honetan: Errorea zuzentzea hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazioan. Hasierako onespena

2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22an, argitaratu zen Burlatako hiri-antolamenduko plan orokorreko N-12 unitate jarraigabearen birpartzelazioan errore bat zuzentzeko erabakiaren hasierako onespena. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Euskarazko bertsioan, honela dioen tokian: "Espedientea jendaurrean jarriko da Hirigintza Departamentuan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunez, azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak egin daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikulua betetzeko", honela behar du: "Espedientea jendaurrean jarriko da Hirigintza Departamentuan eta Burlatako Udalaren iragarki-taulan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egunez, azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak egin daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluak betetzeko.

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2403338