42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterketa, San Joan Bataiatzailearen kaleko 2., 4., 6. eta 8. zenbakietan (2. poligonoko 3., 4. eta 5. lurzatiak). Behin betiko onespena

Burlatako Udaleko osoko bilkurak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, San Joan Bataiatzailearen kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietako etxebizitzetako fatxaden eta bolumenen konposizioari buruzko esku-hartze orokorreko proiektuari dagokiona (2. poligonoko 3., 4. eta 5. katastro-lurzatiak), eta eraikin horietako jabeen erkidegoek aurkeztua.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2024ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Xehetasun azterketa (PDFa)

Iragarkiaren kodea: L2402515