42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herri-larreen aprobetxamenduetarako eskaera, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez

Barasoaingo Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiaraztea herritarren artean zuzenean adjudikatzeko herri-larreetako erreserbako lurzati hauek: 3. poligonoko 109. lurzatia (hesitua, idoia daukana), eta 2. poligonoko 5. lurzatia (eskorta daukana). Hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan.

Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 188. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, hamabost egun naturaleko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskaerak aurkez daitezen herri-larreen aprobetxamendua herritarren artean zuzenean adjudikatzeko, 2025era arte.

Interesdunek, baldin betetzen badituzte indarreko araudian eta herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan legez ezarritako baldintzak, beren eskabideak aurkeztu ahalko dituzte Barasoaingo Udaleko Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian: 11:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Baldintza-agiria Idazkaritzan dago eskuragarri.

Inork ez badu interesik prozedura horretan, enkante publikoaren bidez adjudikatuko da, indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2402804