42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

23/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 2/2018 Foru Agindua, urtarrilaren 8koa. Haren bidez, 188 eredua onetsi zen: "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez".

Aldaketaren helburua da erregistro diseinuak eguneratzea bi zentzutan: batetik, "hartzailearen IFZ" eta "legezko ordezkariaren IFZ" eremuen arau-erreferentziak eguneratzea; bestetik, erregistro diseinu horiek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakora egokitzea; izan ere, ohiko eta benetako bizilekua La Palma uhartean duten zergadunei zabaltzen zaie, modu eta baldintza berberetan, 2022ko eta 2023ko zergaldietarako 35/2006 Legearen 68.4.1 artikuluan aurreikusitako kenkaria; ondorio horietarako, ulertu behar da artikulu horretan eta haren erregelamendu-garapenean Ceuta eta Melillari buruz egindako aipamenak La Palma uharteari dagozkiola.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluak, zeina onetsi baitzen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluak, zeina onetsi baitzen urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez, gaitasuna ematen diote tributuen arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari ezartzeko nola aurkeztu kasuan kasuko eredu informatiboen aitorpena eta sarrera. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetako bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), orobat, gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroa baimentzen du behar diren xedapenak emateko hura aplikatzeko. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urtarrilaren 8an emandako 2/2018 Foru Aginduaren aldaketa (foru agindu horren bidez onetsi zen 188 eredua: "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez".

Honela aldatzen da 2/2018 Foru Aginduaren eranskina:

Bat.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "HARTZAILEAREN IFZ" eremua, 18-26 idazguneak betetzen dituena.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Hartzaileak Espainian esleitutako IFZ badu, honela adieraziko da:

Pertsona fisikoa bada, hartzailearen IFZ jasoko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorrean (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Hartzailea pertsona juridikoa edo nortasun juridikorik gabeko entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuekin batera, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, haren legezko ordezkariarenak ere azaldu beharko dira.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

Bi.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ" eremua, 27-35 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da eremu honetan. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

Hiru.–C. 2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa, "PROBINTZIAREN KODEA" eremua, 2 motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) 76-77 idazguneak beteko dituena, 188 ereduko erregistro diseinuetan (2/2018 Foru Aginduaren eranskinean daude), eta honela idatzita agertuko da:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari edo La Palma uharteari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

PK

PROBINTZIA

PK

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERIA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402559