42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2023ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2024ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, 2023ko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatzen da, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–Transferentzia positiboak:

1 4121 63100 Izurdiagako uholdeen kalteak konpontzea: 1.903,97 euro.

1 2311 46300 Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako ekarpena: 2.705,00 euro.

Finantzaketa:

1 9200 2279903 Lan teknikoak, txostena idaztea: 4.608,97 euro.

2.–Aparteko kreditua:

1 0110 75000 Funts berezirako ekarpena, itzulketa: 44.288,00 euro.

1 4590 778201 Proiektua, zuntz optikoko sare nagusia: 1.528,36 euro.

Finantzaketa:

1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 45.816,36 euro.

Arakilen, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2402373