42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENENGO LUZAPENA "La Morena" ustiategiaren emakidarako (3269 zenbakia), eta baterako ustiapen proiektuaren onespena eta baterako leheneratze planaren baimena "La Morena" (3269 zenbakia) eta "La Morena III" (35561 zenbakia) emakidetarako, Tebas-Muru Artederretako (Nafarroa) udalerrian.

Nafarroako Gobernuaren Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren 183/2023 Ebazpenaren bidez, honako hauek egin dira:

–"La Morena" meatze ustiategiaren (3269 zenbakia) lehenengo luzapena eman zaio Cal Industrial SLri, 30 urterako, egungo emakidaren epemuga eta biharamunetik zenbatuta (2054ko urtarrilaren 21a bitarte).

–"La Morena" (3269 zenbakia) eta "La Morena III" (35561 zenbakia) emakiden baterako ustiapen proiektua onetsi da. 2047ko apirilaren 25ean bukatuko da haren indarraldia eta baliozkotasuna.

–Baterako ustiapen proiektuaren araberako leheneratze proiektua baimendu da, onetsitako baterako ustiapen proiektuaren indarraldi berarekin.

Ustiategiaren ezaugarriak:

–Izena: "La Morena" eta "La Morena III".

–Meatze baliabidea: kareharria (C atala).

–Udal-mugartea: Tebas-Muru Artederreta.

–Entitate sustatzailea: Cal Industrial SL.

Aditzera ematen da, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42.4 artikuluan eta Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorra onesten duen abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 101.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2401984