42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua" behin betiko onesten duena eta haren jendaurreko aldia ebazten duena, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abuztuaren 12an emandako 60/2022 Foru Aginduaren bidez, proiektu hau behin-behinekoz onetsi zen: Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio bat jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

1.–2022/1139536 alegazioa, Juan Miguel Arraztoa Zubiri jaunak aurkeztua.

1. Azaldu duenez, Elizondoko 16. poligonoko 258. lurzatiak garaje bat du, ibilgailuentzako sarbidea duena metalezko ataka baten bidez, eta proiektuak jasotzen dituen planoen arabera, erabateko eragina du ibilgailuak garajean sartzeari begira, sarbide hori eragotzi eta kentzen baitu. Hori dela eta, ibilgailuak garajean sartzeko bidea eta ataka mantentzeko eskatu du.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa baietsi da. Eraikuntza-proiektuan aurreikusita dago metalezko ataka eta ibilgailuak garajean sartzeko bidea birjartzea.

Bestalde, proiektua hiri-eremutik igarotzen denez, ez da beharrezkoa Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak ingurumen ukipenei buruz aldeko txostena ematea.

2023ko maiatzaren 18an, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak Uren komisarioaren ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuari baimena eman baitzitzaion Baztango udal mugartean (Nafarroa), Elizondon, Bidasoa ibaiaren gainean, Irurita-Elizondo saihesbidea NA-83072 errepidearekin (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko proiektuko obrak gauzatzeko.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektua". Hauxe da proiektuaren aurrekontua: 1.907.638,00 euro, BEZa kanpo, eta 2.308.241,98 euro, BEZa barne.

2. "Irurita-Elizondo saihesbidea eta NA-8307 errepidea (lehen N-121-B errepidea zena) lotzeko zubia eraikitzeko eta obra osagarriak egiteko proiektuaren" jendaurreko aldia ebaztea, ukitako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, azalpen zatian adierazten den bezala.

3. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, zeina eranskinean jaso baita.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Azpiegitura Berrien Zerbitzuari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

6. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 9an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

"IRURITA-ELIZONDO SAIHESBIDEA ETA NA-8307 ERREPIDEA (LEHEN N-121-B ERREPIDEA ZENA) LOTZEKO ZUBIAREN TRAZADURA-PROIEKTUA"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

DESJ. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-02

Urrutia Echartea, María Carmen

700

16

167A

Lurzorua

Lizasoain Urrutia, María José

BA-03

Baztango Udala

6

16

168A

Lurzorua

BA-04

Antxitonea SL

411

67

101A

Lurzorua

BA-05

Chipi Echavide, Concepción

6

67

99A

Lurzorua

Ripa Chipi, Beatriz

Ripa Chipi, Isabel

Ripa Chipi, Patricia

Ortega Maeso, Alberto

Lizasoain Adansa, Ramón

Ortega Maeso, José María

BA-06

Urrutia Echartea, María Carmen

35

67

100A

Lurzorua

BA-07

Zubiri Echandi, María Jesús

29

16

258A

Lurzorua

BA-08

Baztango Udala

212

16

749A

Lurzorua

Ukitutako hornidura zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

EZARRITAKO
ZORT.

ml-m²

DESJ.

UNITATEAK

EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

ZERBITZU

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-02

Urrutia Echartea, María Carmen

69

171

2

-

Horn.

16

167A

Lurzorua

Lizasoain Urrutia, María José

BA-03

Baztango Udala

5

28

1

207

Horn.

16

168A

Lurzorua

Ukitutako linea elektrikoko zerbitzuak berrezartzea

FINKA

Zk.

TITULARRA ETA HELBIDEA

EZARRITAKO ZORT.

ml-m²

DESJ.

UNITATEAK

EUSK.-KUTX.

ALDI BATERAKO

OKUPAZIOA

ZERBITZU

MOTA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-04

Antxitonea SL

-

-

1

12

LE

67

101A

Lurzorua

Instalazio osagarriek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA ETA HELBIDEA

AZALERA

ALDIB. OKUP. m²

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-01

Baztango Udala

2.504

16

760A

Lurzorua

BA-02

Urrutia Echartea, María Carmen

1.056

16

167A

Lurzorua

Lizasoain Urrutia, María José

BA-08

Baztango Udala

337

16

749A

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2402549