42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 14an hartua, Irulegiko eskua kultur intereseko ondasun deklaratzen duena, ondasun higigarri gisa.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 192/2023 Ebazpenaren bidez hasiera ematen zaio Irulegiko eskua, ondasun higigarri gisa, kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedienteari.

Ebazpen horren bidez, espedientea jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea ireki zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita (2023ko irailaren 4a). Epe horretan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak, 2023ko azaroaren 13an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, Irulegiko eskua, ondasun higigarri gisa, kultur intereseko ondasun deklaratzea eskatzen da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak proposatuta; hori guztia, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz (artikulu horretan interes kulturaleko ondasunen deklarazioa arautzen da).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Irulegiko eskua kultur intereseko ondasun deklaratzen da, ondasun higigarri gisa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2402653