42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10C/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Sando Gestión Social SL enpresak Domus VI-Mentalia de Pamplona lantokirako duen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Sando Gestión Social SL enpresak Domus VI-Mentalia de Pamplona lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31101851012021), erregistro honetan 2023ko azaroaren 8an sartu zena, eta enpresaren eta sindikatuen (UGT) ordezkariek 2023ko uztailaren 17an sinatu zutena.

Zuzentzeko errekerimendua egin zen 2023ko azaroaren 24an, eta enpresak zuzenketak aurkeztu zituen 2024ko urtarrilaren 10ean. Atzemandako akats guztiak zuzendu zituen.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Sando Gestión Social SL enpresak Domus VI-Mentalia de Pamplona lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (Kode zenbakia: 31101851012021).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 19an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Sando Gestión Social SL ("Mentalia Pamplona") enpresaren II. hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2401214