42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

309/2024 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten da ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen honi lotutako jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez: "Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra berritzeko".

2024ko otsailaren 2an, Ikerketa Zerbitzuak hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, ikertzaileak kontratatzeko proiektuko laguntzaile gisa hitzarmen honi lotutako jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez: "Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra berritzeko". Ikertzaile arduraduna Patricia Amigot Leache da, kontratupeko irakasle doktorea, Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Hautaketa-prozesurako deialdia onestea, baita deialdiaren oinarriak ere, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen honi lotutako jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez: "Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra berritzeko".

Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.

Iruñean, 2024ko otsailaren 6an.–Francisco J. Arregui San Martín, Ikerketako errektoreordea.

IKERTZAILEEN LAN KONTRATAZIOA EGITEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA HONAKO HITZARMEN HAU GARATZEKO: "NAFARROAKO BERDINTASUNERAKO INSTITUTUAREN ETA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, GENERO IKASKETEN ETA IKASKETA FEMINISTEN KATEDRA BERRITZEKO"

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez, hitzarmen hau garatzeko: "Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra berritzeko".

–Maila profesionala: proiektuko laguntzailea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: 1. egitekoa. Katedraren komunikazioa koordinatzea eta kudeatzea. 2. egitekoa. Proiektua eta katedrari lotutako jarduerak kudeatzea (genero ikasketei eta ikasketa feministei buruzko ikerketa-mintegia eta gela irekiak, bai eta proiektuan zehar planteatzen direnak ere). 3. egitekoa. Genero berdintasunari eta esku-hartze profesionalerako berdintasun-politikei buruzko titulu bereki baterako materialak eguneratzea, lantzea eta antolatzea. 4. egitekoa. NABIrekin eta beste erakunde batzuekin koordinatzea, intereseko ikerketa-ildoak definitzeko.

–Kontratu mota: jarduera zientifiko-teknikoen kontratuaren modalitatearen bidez eginen da kontratazioa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

–Iraupena: mugagabea, hitzarmen honi lotua: "Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra berritzeko".

–Lanaldi-mota: partziala.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak bere eranskinean ezarritakoak, 2022. urtera egokituak; arautegi hori 2017ko maiatzaren 3ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsi zen, eta 2022ko apirilaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez aldatu.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da, proiektuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: genero ikasketen eta ikasketa feministen katedraren hitzarmena.

–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Halaber, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden herrialdeetakoak izan eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izanen dute. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere parte hartzeko betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, atzerritarrei buruzko legeek eskatzen dituzten baimenak lortu beharko dituzte kontratazioa egin ahal izateko.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro adina betea ez izatea.

c) Graduko, diplomaturako, arkitektura teknikoko edo ingeniaritza teknikoko titulazio akademiko ofiziala izatea, edo hezkuntza arloan eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailari (graduari) dagozkion titulazioak, giza eta gizarte zientzien esparrukoak.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak

Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.

"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:

–Parte hartzeko eskabidea.

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baztertua izateko arrazoia esanez, baztertuen kasuan. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Hirugarren oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.

4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dira, eta ez dute probarik eginen.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota 6.2 oinarriak aipatzen duen hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa okerra edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere hurrenkera ordena errespetatuz.

6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste edozein lanpostutarako kontraturik eskainiko. Dena dela, eskainiko zaie baldin eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.

7.–Hautaketa-batzordea.

Batzordeburua: Irene Lapuerte Méndez doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia, Ikerketa errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: Patricia Amigot Leache doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia.

Batzordekidea: Begoña Elizalde San Miguel doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia.

Ordezko hautaketa-batzordea:

Batzordeburua: Lohitzune Zuloaga Lojo doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia.

Idazkaria: Paloma Fernández Rasines doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari atxikia.

Batzordekidea: Maite López Flamarique doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, "GIZA BALIABIDEAK" atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

9.–Errekurtsoak.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA.–Ikertzaileak hautatzeko baremoa

ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK

1. APARTATUA: Titulazioak eta espediente akademikoa

Puntuak

40

–Espediente akademikoa proportzionalki baloratuko da, 20 punturekin gehienez ere.

–Unibertsitate masterreko titulua izatea 3 punturekin baloratuko da. Ateratzen den puntuazioa 5 faktoreaz biderkatuko da genero ikasketen eta ikasketa feministen esparrukoa bada, eta 1 faktoreaz beste jakintza-arlo batekoa bada.

2. APARTATUA: Prestakuntza espezifikoa

Puntuak

25

–Unibertsitate masterreko titulu bereki bat izatea (60 ECTS) 3 punturekin baloratuko da. Ateratzen den puntuazioa 5 faktoreaz biderkatuko da giza eta gizarte zientzien esparrukoa bada, eta 1 faktoreaz beste jakintza-arlo batekoa bada Titulu berekiak 60 ECTS baino gutxiago baditu, proportzionalki baloratuko da tituluak dituen ECTSen arabera.

–Beste prestakuntza espezifiko bat izatea genero ikasketen eta ikasketa feministen arloan. 3 puntu emanen dira prestakuntzako 150 orduko, eta 15 puntu gehienez. Ikastaro, tailer edo prestakuntza egin izana ziurtagiri bidez egiaztatuko da. Prestakuntza 150 ordutik beherakoa bada, proportzioan baloratuko da.

–Hizkuntzak jakitea: Euskara: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 2010eko irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendatutako titulazioen arabera baloratuko da. 5 puntu C1 maila edo hortik gorakoa eta 3 puntu B2 maila. Ingelesa: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera baloratuko da. 5 puntu C1 maila edo hortik gorakoa eta 3 puntu B2 maila. Erakunde ofizial batek emandako titulazioarekin egiaztatuko da.

3. APARTATUA: Ikerketako eta laneko esperientzia.

Puntuak

30

Behar bezala ziurtatutako lan-kontratu, praktika-kontratu, beka edo lankidetzen bidez lan profesionala edo ikerketa-lanak garatzeagatik. 1 puntu emanen da egindako hilabete bakoitzeko, 10 puntu gehienez ere.

–Ikerketa-jarduera zabaltzeko jardueretan parte hartzeagatik. Apartatu honetan, egindako argitalpen zientifiko bakoitzarengatik (artikuluak, liburu-kapituluak, txostenak edo baliokideak) 2 puntu emanen dira, gehienez ere 5 puntu, eta kongresuetan parte hartzeagatik edo kongresuetako batzorde antolatzaileetako kide izategatik 2 puntu emanen dira, gehienez 5 puntu, kontuan hartuta aldizkariaren edo argitaletxearen kalitatea, eta parte-hartzea nazioartekoa edo Espainia mailakoa den.

–Kontratu honen xedearekin lotutako zereginetan lan-esperientzia izateagatik (komunikazio instituzionala eta/edo generoa; generoaren intersekzionalitatea beste aldagai batzuekin, hala nola migrazioekin, klase sozialarekin, desgaitasunarekin edo antzeko beste batzuekin; feminismoak eta emakumeen eskubideak). 1 puntu emanen da hiru hilabeteko, 10 puntu gehienez ere.

4. APARTATUA: Elkarrizketa pertsonala

Puntuak

5

Balorazio Batzordeak elkarrizketa pertsonala eginen die aurreko apartatuen baturan gutxienez 35 puntu lortu dituzten izangaiei. Deialdian zehazten diren lanak planifikatzeko eta betetzeko izangaiak duen gaitasuna eta profilaren egokitasuna baloratuko dira.

Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da.

Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 1. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 2. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.

Iragarkiaren kodea: F2402554