42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

21/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, "Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak" izenekoa.

Foru agindu honek abenduaren 19ko 157/2017 Foru Agindua aldatzen du, 180 ereduaren erregistro diseinuak egokitu daitezen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen berrogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakora; izan ere, xedapen horrek ohiko eta benetako bizilekua La Palma uhartean duten zergadunei zabaltzen die, 2022ko eta 2023ko zergaldietarako, 35/2006 Legearen 68.4.1) artikuluaren 4. apartatuaren 1. zenbakian aurreikusitako kenkaria, eta, ondorio horietarako, ulertu behar da artikulu horretan eta haren erregelamenduzko garapenean Ceuta eta Melillari buruz egindako aipamenak La Palma uharteari dagozkiola.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluak, zeina onetsi baitzen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.6 artikuluak, zeina onetsi baitzen urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez, gaitasuna ematen diote tributuen arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari ezartzeko nola aurkeztu kasuan kasuko eredu informatiboen aitorpena eta sarrera.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Ondorioz, aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak abenduaren 19an emandako 157/2017 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez 180 eredua onetsi zen, "Ondasun higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak" izenekoa.

Honela aldatzen da 157/2017 Foru Aginduaren II. eranskina:

Bat.–Erregistro diseinuen 2. erregistro motako (hartzailearen erregistroa) "PROBINTZIAREN KODEA" izeneko eremua, 76-77 idazguneak betetzen dituena:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

321-322

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari edo La Palma uharteari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

PK

PROBINTZIA

PK

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERIA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

Bi.–"PROBINTZIAREN KODEA" azpieremua, 321-322 idazguneak betetzen dituena 135-327 idazguneak betetzen dituen "HIGIEZINAREN HELBIDEA" eremuaren barruan (2. erregistro mota, hartzailearen erregistroa) erregistro diseinuetan:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

321-322

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari edo La Palma uharteari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

PROBINTZIA

PK

PROBINTZIA

PK

ALBACETE

02

JAÉN

23

ALACANT

03

LEÓN

24

ALMERIA

04

LLEIDA

25

ARABA

01

LUGO

27

ASTURIAS

33

MADRIL

28

ÁVILA

05

MÁLAGA

29

BADAJOZ

06

MELILLA

52

BARTZELONA

08

MURTZIA

30

BIZKAIA

48

NAFARROA

31

BURGOS

09

OURENSE

32

CÁCERES

10

PALENTZIA

34

CÁDIZ

11

LAS PALMAS

35

KANTABRIA

39

PONTEVEDRA

36

CASTELLÓ

12

ERRIOXA

26

CEUTA

51

SALAMANCA

37

CIUDAD REAL

13

SANTA CRUZ TENERIFEKOA (La Palma uhartea izan ezik)

38

KORDOBA

14

SEGOVIA

40

CORUÑA

15

SEVILLA

41

CUENCA

16

SORIA

42

GIPUZKOA

20

TARRAGONA

43

GIRONA

17

TERUEL

44

GRANADA

18

TOLEDO

45

GUADALAJARA

19

VALENTZIA

46

HUELVA

21

VALLADOLID

47

HUESCA

22

ZAMORA

49

BALEARRAK

07

ZARAGOZA

50

LA PALMA UHARTEA

53

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402557