42. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

19/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira, alde batetik, 29/2023 Foru Agindua, ekainaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, atzerrian dagoen diru birtualari buruz informatzeko betebeharra garatzen duena eta 721 eredua ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa") onesten duena eta, beste aldetik, 30/2023 Foru Agindua, ekainaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, diru birtualaren saldoei eta diru birtualarekin egindako eragiketei buruz informatzeko betebeharrak garatzen dituena, eta 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") onesten dituena.

Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak iruzur fiskalaren prebentziorako eta haren kontrako borrokarako neurriak ezartzen ditu, barne-merkatuaren funtzionamenduan zuzenean eragiten duten zerga-saihestearen praktiken aurkako arauak ezartzen dituen Kontseiluaren 2016ko uztailaren 12ko 2016/1164 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten du eta tributuen eta jokoaren arloko arau batzuk aldatzen ditu; haren ondorioz, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatu dira, batetik, atzerrian dagoen diru birtualak edukitzeari buruzko informazio-betebehar berri bat ezartzeko, eta, bestetik, diru birtualak edukitzeari eta haiekin egiten diren eragiketei buruzko informazio-betebehar berriak ezartzeko.

Betebehar horiek Nafarroan jaso ziren Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren laugarren xedapen gehigarriaren 8. eta 9. apartatuetan, eta informazio hori aurkezteko baldintzak eta prozedura garatu ziren Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 29/2003 eta 30/2023 Foru Aginduetan, zeinek hurrenez hurren onetsi baitzituzten 721 eredua ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa") eta 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa"); haien bidez, aurkezpena egiteko prozedura bat ezarri zen, web-formularioan oinarrituta.

Estatuko Administrazio Orokorrak web-zerbitzuan oinarritutako eredu horiek aurkezteko prozedura bat ezarri duenez, komenigarria da aurkezpena egiteko prozedura bera izatea, administrazioen arteko datuen transmisioa errazteko eta bermatzeko.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren laugarren xedapen gehigarriaren 8. eta 9. apartatuek gaikuntza ematen diote departamentu eskuduneko titularrari informazio-betebehar horiek garatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehenengo artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 29/2023 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, atzerrian dagoen diru birtualari buruz informatzeko betebeharra garatzen da, eta 721 eredua onesten ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa").

29/2023 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat–2. artikulua.

"2. artikulua. 721 eredua onestea ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa").

721 eredua onesten da ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa"). Eredu hori 1. artikuluan adierazitako aitorpena egin behar dutenek aurkeztu beharko dute, eta Nafarroako Foru Ogasunera igorri mezu informatikoen bidez, 7. artikuluan aurreikusitako prozedurari, formatuari eta diseinuari jarraituz, eta I. eranskinean zehazten den edukiarekin, gako publiko bakoitzean sartutako diruari dagokienez, baldin eta hura aitortzeko betebeharra badute."

Bi.–7. artikulua

"7. artikulua. 721 eredua modu elektronikoan aurkezteko prozedura.

721 ereduko adierazpenak biltzen dituzten mezu informatikoak bat etorriko dira haien edukia jasotzen duten erregistro eremuekin (I. eta II. eranskinetan daude zehaztuta).

721 eredua ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa") aurkezteko, 2. artikuluan aipatzen diren mezu informatikoak aurkeztuko dira, eta horretarako erabiliko da Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, 721 eredua aurkezteko izapidean zergadunen eskura jarriko den web-zerbitzua.

Bigarren artikulua.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 14an emandako 30/2023 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, diru birtualaren saldoei eta diru birtualarekin egindako eragiketei buruz informatzeko betebeharrak garatzen dira, eta 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") onesten.

30/2023 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat–2. artikulua.

"2. artikulua. 172 eredua onestea ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa").

172 eredua onesten da ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa"). Eredu hori 1. artikuluan adierazitako aitorpena egin behar dutenek aurkeztu beharko dute, eta Nafarroako Foru Ogasunera igorri mezu informatikoen bidez, 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako prozedurari, formatuari eta diseinuari jarraituz, eta I. eranskinean zehazten den edukiarekin, gako publiko bakoitzean sartutako diruari dagokienez, baldin eta hura aitortzeko betebeharra badute."

Bi.–4. artikulua.

"4. artikulua. 173 eredua onestea ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa").

173 eredua onesten da ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa"). Eredu hori 3. artikuluan adierazitako aitorpena egin behar dutenek aurkeztu beharko dute, eta Nafarroako Foru Ogasunera igorri mezu informatikoen bidez, 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako prozedurari, formatuari eta diseinuari jarraituz, eta II. eranskinean zehazten den edukiarekin, gako publiko bakoitzean sartutako diruari dagokienez, baldin eta hura aitortzeko betebeharra badute."

Hiru.–10. artikulua.

"10. artikulua. 172 eta 173 ereduak modu elektronikoan aurkezteko prozedura.

172 eta 173 ereduetako adierazpenak biltzen dituzten mezu informatikoak bat etorriko dira haien edukia jasotzen duten erregistro eremuekin (I. eta II. eranskinetan daude zehaztuta).

172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") aurkezteko, 2. eta 4. artikuluetan aipatzen diren mezu informatikoak aurkeztuko dira, eta horretarako erabiliko da Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, 172 edo 173 ereduak aurkezteko izapidean zergadunen eskura jarriko den web-zerbitzua."

Xedapen gehigarri bakarra.–172 eta 173 ereduak 2024an aurkezteko epea luzatzea.

2023ko 172 eta 173 ereduak 2024ko martxoaren 31ra arte aurkezten ahalko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402551