41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

138/2024 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 5eko 41/2023 Foru Aginduaren bidez behin-behinean onetsi zen proiektu hau: "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea"; horrekin batera, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 24ko 72/2023 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi ziren "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Nafarroako Gobernuak, 2024ko otsailaren 7an hartutako erabakiaren bidez, deklaratu du presakoa dela "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak eskaturik, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak eskatu du desjabetu daitezela "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektuaren 2., 3., 4., 5. eta 6. tarteetako lurrak.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 30.h) artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea "Iruña eta Zizur Txikia Donejakue bidetik lotzeko oinezkoentzako eta bizikletetarako ibilbidea eraikitzea" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2024ko martxoaren 21ean eta 22an Zizurko Udalera ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, bidezkoa bada, okupaziokoak egitera.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Zizurko Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Zizurko Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2402889