41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12/2024 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez garatu egiten baitira Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probei dagozkien epaimahaiei buruzko alderdiak, 2023-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emandako abenduaren 14ko 208/2020 Ebazpenaren bidez, dei egin zen Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetarako, 2023-2024 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako. Ebazpen horretan honako hauek zehazten dira, besteak beste: ebazpen horren xede diren lanbide moduluak eta heziketa zikloak, modulu bakoitzeko plazen kopurua, probetarako kokaleku izanen diren ikastetxe publikoak, inskripzio, onarpen eta matrikulazio prozesuaren egutegia, bateraezintasunak eta baliozkotzeak barne.

Ekainaren 27ko 76/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, ebaluazio batzorde bat eratuko da heziketa ziklo eta zentro bakoitzerako, irizpide nagusitzat harturik deialdiaren xedeko lanbide modulu bakoitza irakasle arduradun bakar bati esleitzea, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko dira horiek. Halaber, Erizaintzako Zainketa Lagungarrien heziketa ziklorako koordinazio batzorde bat eratuko da; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu hura osatuko duten batzordeburua eta hiru batzordekide, eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez arautuko da.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" heziketa-zikloko proben koordinazio batzordeari eta ebaluazio batzordeari buruzko alderdiak arautzeko emaniko aldeko txostena aztertu da, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Errege Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak baliatuta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Modulu bakoitzaren arduradunak izanen diren irakasleak izendatzea, kontuan izanik, halaber, Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deialdia izan duten heziketa ziklo bakoitzerako ebaluazio batzordeetako batzordekideak ere izanen direla irakasle horiek. Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 1. eranskinean dago.

2. "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi mailako heziketa zikloan Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko proba libreak gauzatzeko koordinazio batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea. Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Abenduaren 14ko 208/2023 Ebazpenaren bidez deitutako probak egiteko egutegia ezartzea heziketa ziklo, lanbide modulu eta ikastetxe aztertzaile bakoitzerako, ebazpen honen 3. eranskinean zehaztutakoarekin bat.

4. Ebazpen hau eta 3. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzuari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

3. ERANSKINA.–PROBAK EGITEKO EGUTEGIA

Heziketa zikloa, ikastetxea, modulua eta datak

–Heziketa zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak.

Ikastetxeak:

  • Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa.
  • Lizarrako IBP.
  • ETI IBP.

MODULUA

PROBAREN DATA

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

2024/04/11

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

2024/04/18

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

2024/04/22

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

2024/04/30

Laguntza odontologikoaren eta estomatologikoaren teknikak

2024/05/06

Lan-inguruneko harremanak

2024/05/13

Erizaintzako oinarrizko teknikak

2024/05/20

Lantokiko prestakuntza

Otsailaren 12tik 2023-2024 ikasturteko
azken eskola egunera bitarte eginen dira

–Heziketa zikloa: Osasun larrialdiak.

Ikastetxea:

  • Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa.

MODULUA

PROBAREN DATA

Telelarrialdia

2024/03/11

Oinarrizko patologiak eta anatomofisiologia

2024/03/13

Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan

2024/03/18

Osasun ekipamendua

2024/03/25

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

2024/03/27

Eriak ebakuatu eta lekualdatzea

2024/04/10

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

2024/04/17

Enpresa eta ekimena

2024/04/24

Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

2024/05/08

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

2024/05/15

Osasun logistika larrialdietan

2024/05/22

Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak

2024/05/27

Lantokiko prestakuntza

Otsailaren 12tik 2023-2024 ikasturteko
azken eskola egunera bitarte eginen dira

–Heziketa zikloa: Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta.

Ikastetxea:

  • Hezitzaile Eskola IB.

MODULUA

PROBAREN DATA

Mendekotasuna duten pertsonentzako arreta antolatzea

2024/03/12

Gizarte trebetasunak

2024/03/14

Komunikaziorako laguntza

2024/03/19

Osasun laguntza

2024/03/21

Arreta higienikoa

2024ko martxoaren 26a

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak

2024/04/09

Etxeko laguntza

2024/04/11

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

2024/04/16

Lehen sorospenak

2024ko apirilaren 18a

Arreta eta laguntza psikosoziala

2024/04/23

Telelaguntza

2024/04/25

Enpresa eta ekimena

2024/04/30

Laguntza-harremana

2024/05/02

Lantokiko prestakuntza

Otsailaren 12tik 2023-2024 ikasturteko
azken eskola egunera bitarte eginen dira

Iragarkiaren kodea: F2402518