41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2024rako Udal hondakinak bildu, tratatu, ustiatu edo deuseztatzeagatiko tasak eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko abenduaren 14ko bilkuran,hasiera batez onetsi zuen 2024rako aldatzea Udal hondakinak bildu, tratatu, ustiatu edo deuseztatzeagatiko tasak eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an, bai eta Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, eta legezko epea igarota inork ez duenez alegaziorik jarri, behin betiko onetsitzat jotzen da eta haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lakuntzan, 2024ko otsailaren 14an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

ORDENANTZA FISKALA, 2024. URTEAN UDAL HONDAKINAK
BILDU, TRATATU, USTIATU EDO DEUSEZTATZEAGATIKO TASAK
ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA.–OINARRIAK

1. artikulua. Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta haiekin bat ezartzen da ordenantza fiskal hau.

II. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENAREN IZAERA

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, udal hondakinak bildu, tratatu, aprobetxatu edo ezabatzeko zerbitzua egiteagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA.–APLIKAZIO EREMUA

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udalerrien mugarte osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.

Halaber, aplikatuko zaie Mankomunitatekoak ez diren erakunde edo pertsonei ere baldin hartzen badituzte tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak.

IV. KAPITULUA.–ZERGA-EGITATEA

4. artikulua. Zerga-egitatea ekarriko du ordenantza honen xedeko zerbitzuak edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak. Ondotik aipatzen dira zerbitzu eta jarduera horiek, eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Udal hondakinak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxeak.

b) Zerbitzuak.

c) Saltokiak eta industriak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Udal hondakinak biltzeko edukiontzia modu esklusiboan izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza, eta beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.

b) Udal hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioetan hondakinak jasotzea.

c) Etxeko animalia hilak biltzea, garraiatzea eta ezabatzea.

d) Ekitaldietarako edukiontziak eta ontziak jartzea, kentzea eta deskargatzea.

V. KAPITULUA.–SUBJEKTU PASIBOA

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta, edozein tituluren bidez, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu, erabili edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten edo horien esku jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira udal bakoitzeko katastroko erregistroan agertzen direnak edo eraikin horien Hiri-lurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa. Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei jasanarazten ahalko diete.

2. Borondatezko zerbitzua izanik, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA.–ZERGA-OINARRIA

6. artikulua.

1. 4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

–1-A zerga-egitaterako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Etxebizitza bat ekonomia-jardueren gaineko zergari (EJZ) lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

–1-B, 1-C, 1-D, 1-E, 1-F eta 1-G zerga-egitateetarako: establezimendu-unitate edo jarduera bat, baldin ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribaturik badago, baldin eta lokal batean gauzatzen bada (EJZ, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu-unitatetzat joko da katastroko unitatea dagoenean).

–4.1.2. a), b) eta c) artikuluko zerga-egitaterako, emandako zerbitzuaren kostua.

–1-H) artikuluko zerga-egitaterako: edukiontzien kopurua, hondakin-frakzioa, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera ekonomia-jardueren gaineko zergaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA.–TARIFAK

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasak eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren zati gisa.

VIII. KAPITULUA.–TRIBUTU-KUOTAK

8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa –erabilera bakoitzari dagokiona– gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek une oro finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA.–SALBUESPENAK

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA.–HOBARIAK

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak).

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan ehuneko ehuneko hobaria izateko eskubidea izanen da, baldin ordaintzera beharturik dagoena bada Gizarte Segurantzaren onuraduna (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna, eta haren zenbatekoa ez bada handiagoa Gizarte Segurantzako Ministerioak urte horretarako lanbide arteko gutxieneko soldata (14 ordainsari) baino, edo 1,35 aldiz zenbateko hori baldin ezkontidea badu, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein familia-kargarik izanez gero (adingabeak, 23 urte arteko seme-alabak –adin hori barne– baldin ikasketak egiten ari badira edo legezko langabetu badira, edo dibertsitate funtzionala duten seme-alabak, diru-sarrerarik gabeak), bada, halakoetan aipatutako diru-muga horiei mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbatekoa 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen da tarifa honetaz baliatu, baldin bestelako diru-sarrera gehigarriak jasotzen badira, denera gehiago direnak, urtean, delako zenbateko hori bider 1,13 baino, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

d) Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

e) Hobaria eskatzen den ekitaldiaren aurreko ekitaldiko datu fiskalak, Nafarroako Zerga Ogasunak luzatuak, hiri higiezinen gaineko informazioa jasotzen dutenak.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, baldin eta frogatzen badute, errentamendu kontratuaren bidez, etxebizitzaren titularrak haiei jasanarazten diela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

2. Kuota berezia, errenta bermatuaren hartzaileentzat eta horren pareko egoeretan daudenentzat.

Ordaintzera beharturik daudenek eskubidea izanen dute ohiko etxebizitzan etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko, baldin eta honako egoera hauetako batean badaude:

–Errenta bermatua jasotzen dute.

–Aurkezten dutenean gizarte zerbitzuek luzaturiko agiria, adierazten duena beren diru-sarrerak eta ondarea ez direla errenta bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino handiagoak.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera.

b) Jasotako prestazioaren ziurtagiria edo agiria, gizarte zerbitzuek luzatua, adierazten duena beren diru-sarrerak eta ondarea ez direla Errenta Bermatua eskuratzeko baldintzatzat hartzen diren zenbatekoak baino handiagoak.

c) Errolda-ziurtagiria.

Eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta, 21.000 eurotik gorakoa bada, ez da tarifa berezia emanen.

Tarifa hau emanen da errenta bermatua jasotzeko aldi bererako. Aldi hori zehazterik ez badago, tarifa emateko epea 6 hilabetekoa izanen da.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, baldin eta frogatzen badute, errentamendu kontratuaren bidez, etxebizitzaren titularrak haiei jasanarazten diela etxeari dagokion tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du ea tarifa hori emateko eskatzen diren baldintzak betetzen diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

3. Aurreko hobarien eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko apartatuetan ezartzen diren beharkizunak frogatu ere, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

4. Kuota berezia, hutsik dauden etxebizitzetako titularrentzat.

%70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Egiaztapena eginen da zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen edo entitateen ziurtagirien bidez.

5. Kuota berezia, eraisteko lizentzien kasuan.

%100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera horren egiaztapena egin beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuta edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiriaren bidez.

6. Kuota berezia, distantzia handien kasuan.

Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagora dagoenean. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

7. Salbuespen eta/edo hobari guztiak aplikatzekoak izanen dira ematen diren hiruhileko berean.

Hobaria indarrean egonen da ematen den unetik urte naturala bukatu arte. Urtero berritu beharko da, eta eskabidea egin beharko dute horretarako eskubidea dutela uste duten guztiek, dagokion agiriak aurkeztuta. Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko zaio Mankomunitateari, eta epe hori luzaezina da.

Berritzeko behar horretatik at geldituko dira 11.2 artikuluan aipatutako tarifa erabiltzen dutenak, erabiltzaile horiek emateko epea bukatu aurretik eskatu beharko baitute berritzea, horretarako eskatutako agiriak aurkeztuta.

Ez berritzeak hobaria galtzea ekarriko du.

XI. KAPITULUA.–SORTZAPENA

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Borondatezkoak diren gainerako zerbitzuetarako tasak, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XII. KAPITULUA.–ORDAINARAZPENA

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordainaraziko dira honako arau hauei jarraikiz:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilabetean edo hiruhilekoan behin.

2. Borondatezko zerbitzuak emateko tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

14. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan xedatuari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabeko" gisa hartuko dira.

2. 4.1) artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, isilbidez jakinarazitzat hartuko dira ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean. Egun horretatik aurrera, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko epean ordaintzeko.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak.

15. artikulua. Aurreko 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren zerga-zorrak ordaindu beharko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorrak honela ordaindu daitezke:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitateak berak kobratzeko gaitzen dituen banku edo aurrezki kutxetan. Ordainagiri hauetako bakoitzean tasaren zenbatekoa euro bat gehituko da, kudeaketa gastuak berdintzeko. Gainera, Mankomunitateak ordainagiria berriz bidaltzeko eskatzen badute, 0,50 euro ordaindu beharko dute tramite hori egiteagatik.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboek ordaindu dezakete Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Ordainagiri horiek borondatezko epearen barruan ordaintzen ez badira, egunean ez egoteko egoera jakinarazteko gastuengatik euro bat ordaindu beharko dute. Mankomunitateak ordainagiri hori bidaltzeko eskatzen badute, 0,50 euro ordaindu beharko dute kudeaketa-gastuengatik.

XIV. KAPITULUA.–ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

17. artikulua. Aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Xedapen gehigarri bakarra.–Sakanako Mankomunitateak zuzenean likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu ordenantza honetako tasak.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila bereko edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA.–TARIFAK

1.–Etxebizitzak eta erretiratuen elkarteak (etxeetakoak).

–Tarifa finkoa: 110,09 euro.

2.–Profesionalen bulegoak.

–Tarifa finkoa: 184,28 euro.

  • Gestoriak.
  • Agentziak.
  • Kabineteak.
  • Notariotzak.
  • Erregistroak.
  • Bankuak.
  • Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).
  • Ile apaindegiak.
  • Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.
  • Norberaren produktuarendako hotz kamerak.
  • Iturgintza eta elektrizitate arloko instalatzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.
  • Akademiak.
  • Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

3.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 276,40 euro.

  • Kioskoak eta liburu-dendak.
  • Farmaziak.
  • Bitxi-dendak eta erloju-dendak.
  • Tabako dendak.
  • Ogi saltokiak.
  • Opari dendak.
  • Dolareak eta ardandegiak.
  • Litxarreria dendak.
  • Beilatokiak.
  • Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.
  • Gasolindegia.
  • Elektrizitate dendak.
  • Edari biltegiak.
  • Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.
  • Zapata-dendak eta jantzi-dendak.
  • Burdindegiak.
  • Drogeriak.
  • Mertzeriak.
  • Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 313,28 euro.

  • Ordezko piezen dendak.
  • Pentsioak.
  • Komentuak:
  • Kontserba lantegiak.
  • Inprimategiak.
  • Fruta eta barazki biltegiak.
  • Etxetresna elektrikoen dendak eta kiroletarakoak.
  • Altzari dendak.
  • Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
  • Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).
  • Harategiak.
  • Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 443,48 euro.

  • Arrandegiak.
  • Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.
  • Prestalekua duten gozotegiak.

6.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 581,58 euro.

  • Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 468,23 euro.

  • –Jatetxeak, hostalak eta ostatu-etxeak jatetxearekin.

8.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 472,89 euro.

  • Hotelak, kanpinak.

9.–Merkataritzakoak.

–Tarifa finkoa: 405,91 euro.

  • Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

10.–Herriko etxeak, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak, elizak.

–Tarifa finkoa: 122,86 euro.

11.–Ikastetxeak, haurtzaindegiak.

–Tarifa finkoa: 264,14 euro.

–Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.

12.–Ospitale, klinika, anbulatorio eta zentro medikoetako sanitarioak.

–Tarifa finkoa: 264,96 euro.

13.–Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.

–Tarifa finkoa: 516,00 euro.

14.–Industriak eta lantegiak.

–Industriak eta lantegiak (<30 langile): 303,15 euro.

–Industriak eta lantegiak (30-60 langile): 366,98 euro.

–Industriak eta lantegiak (>60 langile): 526,41 euro.

–Baskulan pisatzea: 5,86 euro pisaldi bakoitzeko.

15.–Landetxeak.

–Tarifa finkoa: 120,33 euro.

16.–Ekitaldiak.

–Tarifa finkoa, jarraian xedatutakoaren arabera:

  • Errefusa:

EDUKIONTZIAREN EDUKIERA (l)

HUSTUKETAGATIKO TARIFA

1100

9,05 euro

360

6,02 euro

240

5,54 euro

  • Gainerako frakzioak (ontzi arinak, papera eta kartoia, organikoa):

EDUKIONTZIAREN EDUKIERA (l)

HUSTUKETAGATIKO TARIFA

1100

4,26 euro

360

4,26 euro

240

4,26 euro

17.–Hildako animaliak erretiratzea.

–Tarifa finkoa: 53,25 euro animalia bakoitzeko.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak.

–Hiri-hondakin solidoak (HHS) sortzen dituen establezimendu-unitate bati –halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena– tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B-C-E-F eta G tarifetan aurreikusi jardueretan, hondakinak batezbestekoa baino franko gehiago direnean –eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada–, erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari emanen zaio lehentasuna.

–Lau hilabetetik beheitiko "denboraldian" egiten diren jarduerek hiruhilekoko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Merkatu ibiltariko postu finkoei eta bide publikoan hildako animaliak biltzeari dagozkien kuotak zuzenean bidaliko zaizkio dagokion udalari, bilketa espezifikoa eskatzen dutenean. Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

Hiri-eremu finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

–9. epigrafeko jarduerei dagokienez, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, bigarren multzoko tarifa aplikatuko zaie (profesionalen bulegoetakoa).

Iragarkiaren kodea: L2402621