41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZEA, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 2ko 423E/2023 Foru Aginduaren aurkako 5/2024 prozedura arruntaren barruan. Agindu horren bidez metatu eta ezesten dira Juan Manuel Lorente Armendáriz jaunak ebazpen hauen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 eta 244/2022 Ebazpenak, irakasleen kidegoetan merezimendu-lehiaketaren bidez eta oposizio-lehiaketaren bidez, hurrenez hurren, sartzeko hautapen prozedurak onesten dituztenak.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio baten bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da 5/2024 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori Juan Manuel Lorente Armendáriz jaunak eskatuta ireki da, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 2ko 423E/2023 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezesten baitira Juan Manuel Lorente Armendáriz jaunak ebazpen hauen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 243/2022 eta 244/2022 Ebazpenak, irakasleen kidegoetan merezimendu-lehiaketaren bidez eta oposizio-lehiaketaren bidez, hurrenez hurren, sartzeko hautapen prozedurak onesten dituztenak.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez hautapen prozedura horietako interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2402519