41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko otsailaren 12an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Idazkaritzan egonen dira ikusgai (San Salbatore kalea 11, behea; Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako toki ogasunei buruzkoa da).

Erreklamaziorik izan ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2024ko otsailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2402566