41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko otsailaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan xedatuarekin.

Onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2024ko otsailaren 8an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2402369