41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2024ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, gehiengo osoa zuela, 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Batzarreari nahitaezko kontsulta egin ondoren urtarrilaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharrez, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-taulan paratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Ariben, 2024ko otsailaren 13an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2402597