2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZABALTZA
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Hasierako onespena 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an, eta jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Zabaltzako Udaleko 2024ko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren behin betiko onespena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2024 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin.
Arraitzan (Zabaltza), 2024ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkari kontu-hartzailea. Buru den udala: Zabaltza. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Administrazio-egoera: hutsik.
Izen-zerrenda
Aldi baterako administrazio-kontratudunak.
Silvia Chivite López. Zabaltzako eta Beraskoaingo Udalen Batasuneko idazkaria: lanaldiaren 2/5 Beraskoaingo Udalean eta 3/5 Zabaltzako Udalean. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 + %3,72. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2402448